Blog hau diseinatu dugu ikasgai honetako lan guztiak antzezteko. Kurtsoan zehar, konturatu gara teknologia berri hauen bitartez, premiazkoa izango dela erabilpen berriei buruzko oinarrizko jakintzak izatea.
Batetik, gu irakasleak izango garen moduan, gure gaitasunak berriztatu behar ditugulako. Irakaskuntzaren munduan sartzen diren arlo guztiak ezagutu eta martxan jartzeko gai izan behar garelako.
Bestetik, hainbat berrietan irakurri eta konprobatu ahal izan dugunagatik. Oso baliogarria baita umeen ikaskuntzarako prozesuan. Horrelako erabilpenak eginez, ikasleek motibatuko dira, gustora ikasiko dute. Gainera, irakaslearentzat lan gutxiago izango da eta ikasle bakoitzari dagokion maila eskaini egingo zaio.
Oso egokia iruditu zaigu ikasgai honetan ikasi ditugun programak erabiltzea. Etorkizun baterako oso baliogarriak izango zaizkigulako. Gure karreran izan ditugun ikasgaietatik interesgarrienetariko bat iruditu zaigu. Batez ere lehenago aipatu dugun moduan, erabili egingo ditigulako gure klaseak antolatzeko orduan.
Edurne Iturri, Leire Mendizabal eta Miren Ortega gara; Lehen Hezkuntzako ikasleak. Aurten, Teknologia Berrietako ikasgaian blog bat egiteko proposatu digu irakasleak. Bertan, gure lan guztiak ikus daitezke, espero dugu zuen gustokoa izatea.