David after the dentist (gustoko bideo bat)
.
Category real life? Edurne Iturri Miren Ortega Leire Mendizabal
Sekuentzia didaktikoa
.
BIRZIKLAPENA
KOKAPENA KURRIKULUMEAN
Inguruneko arloan kokatua dago eta Lehen Hezkuntzako 2. zikloari zuzenduta
- Zabor motak: papera, plastikoak eta brik-ak eta beira bereizi
- Zabor ontzi desberdinak: urdina, horia eta berdea identifikatu
- Zaborra nola eta nora joaten da
- Sortzen dugun zabor kopuruaz konzienziatu
- Papera birziklatzea
JARDUERAK
Jarduera
ZER DIRA ZABORRAK? HONDAKINAK. GIZAKIAREN ERAGINA.
Behatu arreta handiz behean agertzen diren hitzak eta egizu sailkapen bat.
Zaborra- Ez zaborra- Zaborra/ ez zaborra
ATUN LATA HUTS BAT
BOKADILO BAT
SAGAR BAT
ATUNA
BOTEILA HUTS BAT
PLATANO BAT
ARRAULTZA
OHE HAUTSI BAT
PIPER POTE BAT
GOXOKI BOLTSA BAT
KOMUNEKO PAPERA
OLIOA
2.Jarduera
Ikasleekin mural bat egingo da, horretarako, orri handi bat hartu eta denen artean margotuko dute eta ondoren, publizitateko aldizkariak erabiliz, birziklatu daitezkeen bost produktu hartu beharko ditu haur bakoitzak.
Denek moztuta dituztenean, ikasleak forratu egingo ditu eta belkroa jarri. Era honetan, muralean itsatsi eta askatu egin daitezke eta beste zenbait jarduera lantzeko ere baliogarria izango da.
3. Jarduera
Osatu taula:
| Ezaugarriak | Hauskorra | Ez hauskorra | Solidoa | Likidoa |
| Papera eta kartoia |
|
|
|
|
| Ezaugarriak | Erregaia | Ez erregaia | Ez flotagarria | Flotagarria |
| Papera eta kartoia |
|
|
|
|
4. Jarduera
Eraman ezazu gauza bakoitza dagokion zaborrontzira.
-Fruta azalak
-Paperak
-Latak
-Kaxak
-Botilak
-Janari hondakinak
-Edalontziak
-Hautsitako ipuinak
-Xaboi ontziak
5. Jarduera
Zaborrari buruzko bideo bat ikusi umeek kontzientziatzeko, birziklapena ez bada egiten zer gertatzen den jakiteko
6. Jarduera
Klasean lau ontzi jarri, material bakoitza dagokion lekura botatzeko eta benetan ikusteko birziklapena buruan sartu zaiela. Egunen batean ontzi bat kentzea ea konturatzen diren
7. Jarduera
Scratch. Programa honek hondo ezberdinekin zaborra birziklatzeko aurkera ematen digu. Non sartu behar dugu zabor mota bakoitza?
EBALUAZIOA
Zabor motak bereiztea
Zabor ontzi ezberdinak desberdindu
Zaborrak egiten duen ibilbidea jakitea
Birziklatzeak duen garrantzia baloratzea
Zaborra birziklatzea
Category Edurne Iturri eta Miren Ortega eta Leire Mendizabal
5.ekarpenaren iruzkina
.
Artikulu honen bidez ikusarazi nahi digute, gaur egun bizi garen gizartean ez dela nahikoa izango, formakuntza formala izatearekin.Gure gizartea informazioz beterik dago,baina erabiltzen jakin behar dugu. Horretarako, gure bizitzan zehar birziklatu beharko gara. Honekin, zera esan nahi dute; etortzen diren herramienta berriak erabiltzen jakin beharko dugu.
Gainera, teknologia berriak erabiltzeak klasean oso ondorio onak izaten dituzte ikasleengan. Hala nola motibazio gehiago izaten dutem denbora aprobtxatu egiten dute, jakinmina piztu egiten zaie. Bestetik, irakasleek ahal izango dute banakako ikaskuntza bultzatu, hau da, ikasle bakoitzari dagokion materiala prestatzen.
Ezgaitasun taldeentzat, ere oso ondo etortzen zaie TIC-ekin lan egitea nahiz eta ikerkuntzak oso berriak izan. Teknologiak berriak erabilita aurrera pausuak ematen dituztela.
Egin den lehenengo ikerkuntza oso emaitza onak izan dituzte, TIC-ak erabili dituzten umeek matematika irakasgaian. Hainbestekoa izan zen, metodologia erabili zituzten umeek, bere noten baino bost puntu gehiago igo zutela nota. Irakasleek erabilitako denbora materiala prestatzeko, normalean erabiltzen duten baino ehuneko 50-a gutxiagoa izan zen. Bestetik, gurasoek oso interesaturik hezkuntzan teknologia berriak erabiltzearekin.
Bat gatoz, artikuluan irakurritakoarekin, klasean ikusten ari garenagatik oso interesgarria iruditzen zaigulako TIC-ak hezkuntzan sartzea. Baina, momentuz irakasle gehienek horretarako ez daudela prest uste dugu.Klasean, islatu da ikasleentzat oso positiboa izango dela, gurekin funtzionatu duelako. Beraz, umeekin, are gehiago.
Oraindik, gaur egun dauden irakasleek gehienek, TIC-ek euren lanean oztopo bat bezala ikusten omen dute, abantaila bat izan beharrean
Category Edurne Iturri eta Miren Ortega, Leire Mendizabal
5. ekarpena
.
interesgarria iruditu zaigun berria
hemen sakatu
Category Berria; Edurne Iturri, Leire Mendizabal eta Miren Ortega
ekarpen 4 iruzkina
.
IRRATI SAIOAREN IRUZKINA:
Ikusentzunezkoak sarean hartzen ari diren garrantziaz hitz egiten digute irratsaio honetan. telebista, bideoak, internetek...zer nolako etorkizuna izango duten ematen digute aditzera.
Horretarako, Bilbon izan den videoweb10. jardunaldiaz mintzatzen dira, baita Eskoriatzan egitera doazen komunikaldiez eta baita 2009an burututako greba eta Egunkaria libreren emisioak azaltzen dituzte.
Gure ustez, garrantzia handia hartzen ari dira eta gu ere nolabait horren parte sentitzen gara. Horregatik beharrezkoa iruditzen zaigu, ikusentzunezkoak garatzen doazen neurrian, gu ere hauekin batera era lineal batean garatuz joatea.
Ikusentzunezkoek eramaten gaituen pasibotasuna ere kontuan hartzekoa iruditzen zaigu, izan ere, pasibotasun horrekin jokatzen jakin behar baitugu. Nahiz eta ikusentzunezkoak asko garatu diren azkenaldian, baliabide askoren artean tresna bat besterik ez da, beraz, jakin behar dugu nola eta zein helbururekin erabili behar dugun.
Sareak ahalbidetzen dizkigun tresnak, beste hedabideek eskaintzen ez dizkigutenak dira eta horregatik iruditzen zaigu probetxugarria dela sarean ikusentzunezkoen baliabidea.
Category Edurne Iturri eta Miren Ortega, hedabideak, ikusentzunezkoa, sarea; Leire Mendizabal


