ekarpen 4 iruzkina


.

IRRATI SAIOAREN IRUZKINA:
Ikusentzunezkoak sarean hartzen ari diren garrantziaz hitz egiten digute irratsaio honetan. telebista, bideoak, internetek...zer nolako etorkizuna izango duten ematen digute aditzera.
Horretarako, Bilbon izan den videoweb10. jardunaldiaz mintzatzen dira, baita Eskoriatzan egitera doazen komunikaldiez eta baita 2009an burututako greba eta Egunkaria libreren emisioak azaltzen dituzte.
Gure ustez, garrantzia handia hartzen ari dira eta gu ere nolabait horren parte sentitzen gara. Horregatik beharrezkoa iruditzen zaigu, ikusentzunezkoak garatzen doazen neurrian, gu ere hauekin batera era lineal batean garatuz joatea.
Ikusentzunezkoek eramaten gaituen pasibotasuna ere kontuan hartzekoa iruditzen zaigu, izan ere, pasibotasun horrekin jokatzen jakin behar baitugu. Nahiz eta ikusentzunezkoak asko garatu diren azkenaldian, baliabide askoren artean tresna bat besterik ez da, beraz, jakin behar dugu nola eta zein helbururekin erabili behar dugun.
Sareak ahalbidetzen dizkigun tresnak, beste hedabideek eskaintzen ez dizkigutenak dira eta horregatik iruditzen zaigu probetxugarria dela sarean ikusentzunezkoen baliabidea.

Your Reply