Interneten ekarpen ezberdinak bilatzen ari ginela, orrialde hau aurkitu genuen, eta interesgarria iruditu zitzaigun, irakasleentzako baliabide moduan erabiltzeko. Bertan, klasean erabiltzeko baliabide ezberdin aurki ditzakegu, bakoitza bere azalpenarekin batera datorrela.
Oso garrantzitsua da, teknologia baliabideak erabiltzearekin batera ere, haurren motibazioa handitzeko, haien artean ezberdinak izatea. Horregatik, orrialde hau oso baliagarria da. Hala nola, gaia baten azalpena egiteko edota bideo bat ikusteko programa anitzak agertzen baitira.
Honetaz aparte, esan beharra daukagu, azaltzen diren programak eguneratuak daudela, hots, gaur egun haurrak dituzten interesetan oinarritua dagoela. Adibide moduan, "facebook"-en egiteko ezarpen bat azaltzen da. Facebook-ak edota beste mota honetako gazte blogak, egun nahiko erabilpen handia du eta horrekin duten interesa aprotsatzen du, honen erabilpena sustatzeko.
Bukatzeko, aipatzekoa da ere, agertzen den argudio testua, testu liburuen inguruko iritzia emanez. Liburu testuen desagerpena iristear dagoela azaltzen du, baina horrek ez duela esan nahi, literatura desagertzeko arriskua duenik. Literatura interaktibo bat sustatzeko garrantzitsua ikusten du, gazteen interesa eta motibazioa handituko dela ziurtatuz.
No Comments
3.ekarpenaren iruzkina
.


