10/03/15
Eskola 2.0, ordenagailuak eta arbel elektronikoak ikasgelatan
10 eta 11 urte bitarteko umeek “informatikako geletatik, ikasgela informatizatura” egin dute salto.
Lehendakariak Eskola 2.0 proiektua ofizialki aurkeztu da. Proiektu honen helburua, norberaren neurrira egindako eta mundu digitalera irekitako hezkuntza bultzatzea da, ikasle guztiak aldi berean Joan daitezen.
Proiektu honek, ordenagailu txiki bat bideratzen die bosgarren mailako ikasle guztiei eta hauetaz gain, arbela digital bat ere bideratzen die.
Hezkuntzari aplikatu dioten proiektu berri hau, teknologia berriak sustatzeko aproposa delakoan gaude. Ikasleen ikaskuntza prozesu horretan beste baliabide moduan aurkeztua dago eta positiboki ikusten dugu prozesu honetan ikasleei ahalik eta baliabide gehien ahalbidetzea. Bilatzen diogun puntu negatiboa, proiektua aurrera eramateko modua izan da. Izan ere, lehen momentutik gauzak gaizki egin dituztelakoan gaude. Hasteko, “marketing” hutsa izan delakoan gaude, haurrei eskaini beharreko interesa desbideratuaz eta bere buruan pentsatuta bideratuaz proiektua. Behin interes hori haurrei zuzendua ez dagoela kontuan hartuz, emandako pausu guztiak kritikagarriak direlakoan gaude.
Irakasleak dira ordengailuen erabilpena trasmititu behar dienak haurrei hasiera batean eta hauen ezagutza maila kontutan hartzen badugu, hemen ere hutsune inportante batekin aurkitzen gara. Irakasleak dira galduta sentitzen direnak ordenagailu baten aurrean eta segurtasun eza horren aurrean, beharrezkoa izan beharko luken trasmisio egoki hori puskatu egiten da. Egoera honek bakarrik izugarri atzeratzen du teknologia berri honen erabilpena eta baliabide aproposa izan beharko lukeena, astuna eta ermateko zaila bilakatzen da.
No Comments
1. ekarpenaren iruzkina
.


