Archive for 2010
David after the dentist (gustoko bideo bat)
.
Category real life? Edurne Iturri Miren Ortega Leire Mendizabal
Sekuentzia didaktikoa
.
BIRZIKLAPENA
KOKAPENA KURRIKULUMEAN
Inguruneko arloan kokatua dago eta Lehen Hezkuntzako 2. zikloari zuzenduta
- Zabor motak: papera, plastikoak eta brik-ak eta beira bereizi
- Zabor ontzi desberdinak: urdina, horia eta berdea identifikatu
- Zaborra nola eta nora joaten da
- Sortzen dugun zabor kopuruaz konzienziatu
- Papera birziklatzea
JARDUERAK
Jarduera
ZER DIRA ZABORRAK? HONDAKINAK. GIZAKIAREN ERAGINA.
Behatu arreta handiz behean agertzen diren hitzak eta egizu sailkapen bat.
Zaborra- Ez zaborra- Zaborra/ ez zaborra
ATUN LATA HUTS BAT
BOKADILO BAT
SAGAR BAT
ATUNA
BOTEILA HUTS BAT
PLATANO BAT
ARRAULTZA
OHE HAUTSI BAT
PIPER POTE BAT
GOXOKI BOLTSA BAT
KOMUNEKO PAPERA
OLIOA
2.Jarduera
Ikasleekin mural bat egingo da, horretarako, orri handi bat hartu eta denen artean margotuko dute eta ondoren, publizitateko aldizkariak erabiliz, birziklatu daitezkeen bost produktu hartu beharko ditu haur bakoitzak.
Denek moztuta dituztenean, ikasleak forratu egingo ditu eta belkroa jarri. Era honetan, muralean itsatsi eta askatu egin daitezke eta beste zenbait jarduera lantzeko ere baliogarria izango da.
3. Jarduera
Osatu taula:
| Ezaugarriak | Hauskorra | Ez hauskorra | Solidoa | Likidoa |
| Papera eta kartoia |
|
|
|
|
| Ezaugarriak | Erregaia | Ez erregaia | Ez flotagarria | Flotagarria |
| Papera eta kartoia |
|
|
|
|
4. Jarduera
Eraman ezazu gauza bakoitza dagokion zaborrontzira.
-Fruta azalak
-Paperak
-Latak
-Kaxak
-Botilak
-Janari hondakinak
-Edalontziak
-Hautsitako ipuinak
-Xaboi ontziak
5. Jarduera
Zaborrari buruzko bideo bat ikusi umeek kontzientziatzeko, birziklapena ez bada egiten zer gertatzen den jakiteko
6. Jarduera
Klasean lau ontzi jarri, material bakoitza dagokion lekura botatzeko eta benetan ikusteko birziklapena buruan sartu zaiela. Egunen batean ontzi bat kentzea ea konturatzen diren
7. Jarduera
Scratch. Programa honek hondo ezberdinekin zaborra birziklatzeko aurkera ematen digu. Non sartu behar dugu zabor mota bakoitza?
EBALUAZIOA
Zabor motak bereiztea
Zabor ontzi ezberdinak desberdindu
Zaborrak egiten duen ibilbidea jakitea
Birziklatzeak duen garrantzia baloratzea
Zaborra birziklatzea
Category Edurne Iturri eta Miren Ortega eta Leire Mendizabal
5.ekarpenaren iruzkina
.
Artikulu honen bidez ikusarazi nahi digute, gaur egun bizi garen gizartean ez dela nahikoa izango, formakuntza formala izatearekin.Gure gizartea informazioz beterik dago,baina erabiltzen jakin behar dugu. Horretarako, gure bizitzan zehar birziklatu beharko gara. Honekin, zera esan nahi dute; etortzen diren herramienta berriak erabiltzen jakin beharko dugu.
Gainera, teknologia berriak erabiltzeak klasean oso ondorio onak izaten dituzte ikasleengan. Hala nola motibazio gehiago izaten dutem denbora aprobtxatu egiten dute, jakinmina piztu egiten zaie. Bestetik, irakasleek ahal izango dute banakako ikaskuntza bultzatu, hau da, ikasle bakoitzari dagokion materiala prestatzen.
Ezgaitasun taldeentzat, ere oso ondo etortzen zaie TIC-ekin lan egitea nahiz eta ikerkuntzak oso berriak izan. Teknologiak berriak erabilita aurrera pausuak ematen dituztela.
Egin den lehenengo ikerkuntza oso emaitza onak izan dituzte, TIC-ak erabili dituzten umeek matematika irakasgaian. Hainbestekoa izan zen, metodologia erabili zituzten umeek, bere noten baino bost puntu gehiago igo zutela nota. Irakasleek erabilitako denbora materiala prestatzeko, normalean erabiltzen duten baino ehuneko 50-a gutxiagoa izan zen. Bestetik, gurasoek oso interesaturik hezkuntzan teknologia berriak erabiltzearekin.
Bat gatoz, artikuluan irakurritakoarekin, klasean ikusten ari garenagatik oso interesgarria iruditzen zaigulako TIC-ak hezkuntzan sartzea. Baina, momentuz irakasle gehienek horretarako ez daudela prest uste dugu.Klasean, islatu da ikasleentzat oso positiboa izango dela, gurekin funtzionatu duelako. Beraz, umeekin, are gehiago.
Oraindik, gaur egun dauden irakasleek gehienek, TIC-ek euren lanean oztopo bat bezala ikusten omen dute, abantaila bat izan beharrean
Category Edurne Iturri eta Miren Ortega, Leire Mendizabal
5. ekarpena
.
interesgarria iruditu zaigun berria
hemen sakatu
Category Berria; Edurne Iturri, Leire Mendizabal eta Miren Ortega
ekarpen 4 iruzkina
.
IRRATI SAIOAREN IRUZKINA:
Ikusentzunezkoak sarean hartzen ari diren garrantziaz hitz egiten digute irratsaio honetan. telebista, bideoak, internetek...zer nolako etorkizuna izango duten ematen digute aditzera.
Horretarako, Bilbon izan den videoweb10. jardunaldiaz mintzatzen dira, baita Eskoriatzan egitera doazen komunikaldiez eta baita 2009an burututako greba eta Egunkaria libreren emisioak azaltzen dituzte.
Gure ustez, garrantzia handia hartzen ari dira eta gu ere nolabait horren parte sentitzen gara. Horregatik beharrezkoa iruditzen zaigu, ikusentzunezkoak garatzen doazen neurrian, gu ere hauekin batera era lineal batean garatuz joatea.
Ikusentzunezkoek eramaten gaituen pasibotasuna ere kontuan hartzekoa iruditzen zaigu, izan ere, pasibotasun horrekin jokatzen jakin behar baitugu. Nahiz eta ikusentzunezkoak asko garatu diren azkenaldian, baliabide askoren artean tresna bat besterik ez da, beraz, jakin behar dugu nola eta zein helbururekin erabili behar dugun.
Sareak ahalbidetzen dizkigun tresnak, beste hedabideek eskaintzen ez dizkigutenak dira eta horregatik iruditzen zaigu probetxugarria dela sarean ikusentzunezkoen baliabidea.
Category Edurne Iturri eta Miren Ortega, hedabideak, ikusentzunezkoa, sarea; Leire Mendizabal
3.ekarpenaren iruzkina
.
Interneten ekarpen ezberdinak bilatzen ari ginela, orrialde hau aurkitu genuen, eta interesgarria iruditu zitzaigun, irakasleentzako baliabide moduan erabiltzeko. Bertan, klasean erabiltzeko baliabide ezberdin aurki ditzakegu, bakoitza bere azalpenarekin batera datorrela.
Oso garrantzitsua da, teknologia baliabideak erabiltzearekin batera ere, haurren motibazioa handitzeko, haien artean ezberdinak izatea. Horregatik, orrialde hau oso baliagarria da. Hala nola, gaia baten azalpena egiteko edota bideo bat ikusteko programa anitzak agertzen baitira.
Honetaz aparte, esan beharra daukagu, azaltzen diren programak eguneratuak daudela, hots, gaur egun haurrak dituzten interesetan oinarritua dagoela. Adibide moduan, "facebook"-en egiteko ezarpen bat azaltzen da. Facebook-ak edota beste mota honetako gazte blogak, egun nahiko erabilpen handia du eta horrekin duten interesa aprotsatzen du, honen erabilpena sustatzeko.
Bukatzeko, aipatzekoa da ere, agertzen den argudio testua, testu liburuen inguruko iritzia emanez. Liburu testuen desagerpena iristear dagoela azaltzen du, baina horrek ez duela esan nahi, literatura desagertzeko arriskua duenik. Literatura interaktibo bat sustatzeko garrantzitsua ikusten du, gazteen interesa eta motibazioa handituko dela ziurtatuz.
Category ekarpen desberdinak; Edurne Iturri, Leire Mendizabal eta Miren Ortega
3.ekarpena
.
Irakasleentzako hainbat baliabide. Orri honetan agertzen zaizkigun baliabide ezberdinak, irakaskuntza metodoak dira, teknologiaren inguruan, alegia (bideoak, mapa kontzeptualak,...)
sar zaitez
Category Baliabideak, Edurne Iturri eta Miren Ortega eta Leire Mendizabal
2. ekarpenaren iruzkina
.
Bideo honetan ikus dezakeguna, teknologia berriak zer izango liratezken ikasgela barruan eta hauek izango lituzken abantailak eta desabaltailak.
Oso modu argian eta hitz gutxitan adierazten digu bideo honek zer diren teknologia berriak ikasgelan, marrazkien bidez adierazi nahi dutena oso modu egokian azaltzen dutela deritzogu. Honetaz gain, teknologia berriak izan ditzaketen abantailak eta desabantailak adieraztea oso ideia ona delakoan gaude, batzuek daukaten irudikapen txarra zertxobait aldatzeko eta alderantziz, dena oso polita dela uste dutenek ere errealitatea ezagutzeko.
Category abantailak, desabantailak, Edurne Iturri eta Miren Ortega, teknologia berriak; Leire Mendizabal
1. ekarpenaren iruzkina
.
10/03/15
Eskola 2.0, ordenagailuak eta arbel elektronikoak ikasgelatan
10 eta 11 urte bitarteko umeek “informatikako geletatik, ikasgela informatizatura” egin dute salto.
Lehendakariak Eskola 2.0 proiektua ofizialki aurkeztu da. Proiektu honen helburua, norberaren neurrira egindako eta mundu digitalera irekitako hezkuntza bultzatzea da, ikasle guztiak aldi berean Joan daitezen.
Proiektu honek, ordenagailu txiki bat bideratzen die bosgarren mailako ikasle guztiei eta hauetaz gain, arbela digital bat ere bideratzen die.
Hezkuntzari aplikatu dioten proiektu berri hau, teknologia berriak sustatzeko aproposa delakoan gaude. Ikasleen ikaskuntza prozesu horretan beste baliabide moduan aurkeztua dago eta positiboki ikusten dugu prozesu honetan ikasleei ahalik eta baliabide gehien ahalbidetzea. Bilatzen diogun puntu negatiboa, proiektua aurrera eramateko modua izan da. Izan ere, lehen momentutik gauzak gaizki egin dituztelakoan gaude. Hasteko, “marketing” hutsa izan delakoan gaude, haurrei eskaini beharreko interesa desbideratuaz eta bere buruan pentsatuta bideratuaz proiektua. Behin interes hori haurrei zuzendua ez dagoela kontuan hartuz, emandako pausu guztiak kritikagarriak direlakoan gaude.
Irakasleak dira ordengailuen erabilpena trasmititu behar dienak haurrei hasiera batean eta hauen ezagutza maila kontutan hartzen badugu, hemen ere hutsune inportante batekin aurkitzen gara. Irakasleak dira galduta sentitzen direnak ordenagailu baten aurrean eta segurtasun eza horren aurrean, beharrezkoa izan beharko luken trasmisio egoki hori puskatu egiten da. Egoera honek bakarrik izugarri atzeratzen du teknologia berri honen erabilpena eta baliabide aproposa izan beharko lukeena, astuna eta ermateko zaila bilakatzen da.
Category Eskolak 2.0 Leire Mendizabal, Miren Ortega eta Edurne Iturri
1. ekarpena
.
http://www.eitb.com/albisteak/gizartea/osoa/377306/eskola-20-ordenagailuak-eta-arbel-elektronikoak-ikasgeletan/
Category Leire Mendizabal eta Miren Ortega, ordenagailuak; Edurne Iturri
BITARTEKO HEZITZAILEAK
.
BITARTEKO BAKOITZAREN PUNTU BAKOITZA IKUSTEKO
HEMEN SAKATU
Category Edurne iturri Miren Ortega Leire Mendizabal BITARTEKO HEZITZAILEAK(POWER POINT)
procasterren tutoriala
.
Category miren edurne eta leire PROCASTER TUTORIALA
google maps
.
Category Edurne Iturri Miren Ortega Leire Mendizabal GOOGLE MAPS
google maps aurrera eramateko ekintza
.
GOOGLE MAPS
Klasean Google maps erabiliko dugu gasteiztik Iberiar Penintsulako beste edozein herrialdeetara dagoen ibilbidea ikusteko. Horretarako haurrek nahi duten herrialdea aukeratuko dute eta gasteiztik bertara doan ibilbidean dauden herrialdeak izendatuko dituzte. Eta honekin lortuko genuke haurrek espazioaren beste trataera bat ikustea eta espazioaz ohartzeko beste modu bat jakitea.
Category Edurne Iturri Miren Ortega Leire Mendizabal GOOGLE MAPS (EKINTZA)
Pixton tutoriala
.
Category Edurne iturri Miren Ortega Leire Mendizabal PIXTON TUTORIALA
mindomo-tutoriala
.
Category Edurne iturri Miren Ortega Leire Mendizabal MINDOMO TUTORIALA
voki-tutoriala
.
Category Edurne Iturri Miren Ortega, Leire Mendizabal. VOKI TUTORIALA
scratch-aren tutoriala
.
Category Edurne iturri. Miren Ortega, Leire mendizabal Scratch tutoriala.
scratch-aren tutoriala 2.zatia
.
Category 2.zatia, miren eta leire eta edurne scratch tutoriala



