Archive for abril 2010


.

Alizia errealitatearen herrian. Informazioaren teknologia berriak irakaskuntzaren egunerokoan

5.ekarpenaren iruzkina


.

Artikulu honen bidez ikusarazi nahi digute, gaur egun bizi garen gizartean ez dela nahikoa izango, formakuntza formala izatearekin.Gure gizartea informazioz beterik dago,baina erabiltzen jakin behar dugu. Horretarako, gure bizitzan zehar birziklatu beharko gara. Honekin, zera esan nahi dute; etortzen diren herramienta berriak erabiltzen jakin beharko dugu.

Gainera, teknologia berriak erabiltzeak klasean oso ondorio onak izaten dituzte ikasleengan. Hala nola motibazio gehiago izaten dutem denbora aprobtxatu egiten dute, jakinmina piztu egiten zaie. Bestetik, irakasleek ahal izango dute banakako ikaskuntza bultzatu, hau da, ikasle bakoitzari dagokion materiala prestatzen.

Ezgaitasun taldeentzat, ere oso ondo etortzen zaie TIC-ekin lan egitea nahiz eta ikerkuntzak oso berriak izan. Teknologiak berriak erabilita aurrera pausuak ematen dituztela.

Egin den lehenengo ikerkuntza oso emaitza onak izan dituzte, TIC-ak erabili dituzten umeek matematika irakasgaian. Hainbestekoa izan zen, metodologia erabili zituzten umeek, bere noten baino bost puntu gehiago igo zutela nota. Irakasleek erabilitako denbora materiala prestatzeko, normalean erabiltzen duten baino ehuneko 50-a gutxiagoa izan zen. Bestetik, gurasoek oso interesaturik hezkuntzan teknologia berriak erabiltzearekin.

Bat gatoz, artikuluan irakurritakoarekin, klasean ikusten ari garenagatik oso interesgarria iruditzen zaigulako TIC-ak hezkuntzan sartzea. Baina, momentuz irakasle gehienek horretarako ez daudela prest uste dugu.Klasean, islatu da ikasleentzat oso positiboa izango dela, gurekin funtzionatu duelako. Beraz, umeekin, are gehiago.
Oraindik, gaur egun dauden irakasleek gehienek, TIC-ek euren lanean oztopo bat bezala ikusten omen dute, abantaila bat izan beharrean

5. ekarpena


.

interesgarria iruditu zaigun berria

hemen sakatu

ekarpen 4 iruzkina


.

IRRATI SAIOAREN IRUZKINA:
Ikusentzunezkoak sarean hartzen ari diren garrantziaz hitz egiten digute irratsaio honetan. telebista, bideoak, internetek...zer nolako etorkizuna izango duten ematen digute aditzera.
Horretarako, Bilbon izan den videoweb10. jardunaldiaz mintzatzen dira, baita Eskoriatzan egitera doazen komunikaldiez eta baita 2009an burututako greba eta Egunkaria libreren emisioak azaltzen dituzte.
Gure ustez, garrantzia handia hartzen ari dira eta gu ere nolabait horren parte sentitzen gara. Horregatik beharrezkoa iruditzen zaigu, ikusentzunezkoak garatzen doazen neurrian, gu ere hauekin batera era lineal batean garatuz joatea.
Ikusentzunezkoek eramaten gaituen pasibotasuna ere kontuan hartzekoa iruditzen zaigu, izan ere, pasibotasun horrekin jokatzen jakin behar baitugu. Nahiz eta ikusentzunezkoak asko garatu diren azkenaldian, baliabide askoren artean tresna bat besterik ez da, beraz, jakin behar dugu nola eta zein helbururekin erabili behar dugun.
Sareak ahalbidetzen dizkigun tresnak, beste hedabideek eskaintzen ez dizkigutenak dira eta horregatik iruditzen zaigu probetxugarria dela sarean ikusentzunezkoen baliabidea.

4. ekarpena


.

irrati saioa

3.ekarpenaren iruzkina


.

Interneten ekarpen ezberdinak bilatzen ari ginela, orrialde hau aurkitu genuen, eta interesgarria iruditu zitzaigun, irakasleentzako baliabide moduan erabiltzeko. Bertan, klasean erabiltzeko baliabide ezberdin aurki ditzakegu, bakoitza bere azalpenarekin batera datorrela.
Oso garrantzitsua da, teknologia baliabideak erabiltzearekin batera ere, haurren motibazioa handitzeko, haien artean ezberdinak izatea. Horregatik, orrialde hau oso baliagarria da. Hala nola, gaia baten azalpena egiteko edota bideo bat ikusteko programa anitzak agertzen baitira.
Honetaz aparte, esan beharra daukagu, azaltzen diren programak eguneratuak daudela, hots, gaur egun haurrak dituzten interesetan oinarritua dagoela. Adibide moduan, "facebook"-en egiteko ezarpen bat azaltzen da. Facebook-ak edota beste mota honetako gazte blogak, egun nahiko erabilpen handia du eta horrekin duten interesa aprotsatzen du, honen erabilpena sustatzeko.
Bukatzeko, aipatzekoa da ere, agertzen den argudio testua, testu liburuen inguruko iritzia emanez. Liburu testuen desagerpena iristear dagoela azaltzen du, baina horrek ez duela esan nahi, literatura desagertzeko arriskua duenik. Literatura interaktibo bat sustatzeko garrantzitsua ikusten du, gazteen interesa eta motibazioa handituko dela ziurtatuz.

3.ekarpena


.

Irakasleentzako hainbat baliabide. Orri honetan agertzen zaizkigun baliabide ezberdinak, irakaskuntza metodoak dira, teknologiaren inguruan, alegia (bideoak, mapa kontzeptualak,...)

sar zaitez

2. ekarpenaren iruzkina


.

Bideo honetan ikus dezakeguna, teknologia berriak zer izango liratezken ikasgela barruan eta hauek izango lituzken abantailak eta desabaltailak.
Oso modu argian eta hitz gutxitan adierazten digu bideo honek zer diren teknologia berriak ikasgelan, marrazkien bidez adierazi nahi dutena oso modu egokian azaltzen dutela deritzogu. Honetaz gain, teknologia berriak izan ditzaketen abantailak eta desabantailak adieraztea oso ideia ona delakoan gaude, batzuek daukaten irudikapen txarra zertxobait aldatzeko eta alderantziz, dena oso polita dela uste dutenek ere errealitatea ezagutzeko.

2.ekarpena


.

1. ekarpenaren iruzkina


.

10/03/15


Eskola 2.0, ordenagailuak eta arbel elektronikoak ikasgelatan

10 eta 11 urte bitarteko umeek “informatikako geletatik, ikasgela informatizatura” egin dute salto.
Lehendakariak Eskola 2.0 proiektua ofizialki aurkeztu da. Proiektu honen helburua, norberaren neurrira egindako eta mundu digitalera irekitako hezkuntza bultzatzea da, ikasle guztiak aldi berean Joan daitezen.
Proiektu honek, ordenagailu txiki bat bideratzen die bosgarren mailako ikasle guztiei eta hauetaz gain, arbela digital bat ere bideratzen die.
Hezkuntzari aplikatu dioten proiektu berri hau, teknologia berriak sustatzeko aproposa delakoan gaude. Ikasleen ikaskuntza prozesu horretan beste baliabide moduan aurkeztua dago eta positiboki ikusten dugu prozesu honetan ikasleei ahalik eta baliabide gehien ahalbidetzea. Bilatzen diogun puntu negatiboa, proiektua aurrera eramateko modua izan da. Izan ere, lehen momentutik gauzak gaizki egin dituztelakoan gaude. Hasteko, “marketing” hutsa izan delakoan gaude, haurrei eskaini beharreko interesa desbideratuaz eta bere buruan pentsatuta bideratuaz proiektua. Behin interes hori haurrei zuzendua ez dagoela kontuan hartuz, emandako pausu guztiak kritikagarriak direlakoan gaude.
Irakasleak dira ordengailuen erabilpena trasmititu behar dienak haurrei hasiera batean eta hauen ezagutza maila kontutan hartzen badugu, hemen ere hutsune inportante batekin aurkitzen gara. Irakasleak dira galduta sentitzen direnak ordenagailu baten aurrean eta segurtasun eza horren aurrean, beharrezkoa izan beharko luken trasmisio egoki hori puskatu egiten da. Egoera honek bakarrik izugarri atzeratzen du teknologia berri honen erabilpena eta baliabide aproposa izan beharko lukeena, astuna eta ermateko zaila bilakatzen da.